Periodontzia

Gaixotasun periodontalak tratatzen ditugu, hortzoietan eragina duten gaixotasun guztiak alegia. Biztanleriaren %95ak hortzoietako arazoak (gingibitisa) edo maxilarretako hezurretako arazoak (periodontitisa edo piorrea) ditu edo izan ditu. Horregatik, Astihortz klinikan hortzetako beste edozein tratamendu egin aurretik, osasun periodontala lortzeari lehentasuna ematen diogu. Modu honetan, hortzoien odoljarioa eta zornea, halitosia… sendatzeaz gain, etorkizunean hortzen galera ekindingo dugu.
Ondorengo tratamentuak egiten ditugu:
  • Gure pazienteei ahoa ondo garbitzeko behar dituzten argibideak ematen dizkiegu, prebentzioa baita etorkizunean arazo larriagoak ekiditeko oinarria.
  • Garbiketak
  • Sustraien karrakatzea eta leuntzea.
  • Analisi mikrobiologikoak.
  • Azterketa periodontalak.
  • Azterketa periodontalak osatu
  • Hortzoien kirurgiak eta ehun-birsonkuntza bideratua (RGT)
  • Hortzoien injertuak.
×

Powered by WhatsApp Chat

×